Nortzuk gara
BaSOS elkartea Busturialdean bertoko basoak sustatzeko taldea gara. 2021.ean sortu zen elkartea, berton bizi garen herritar batzuk inguruko paisaiaren bilakaeraz kezkatzen hasi ginenean. Gure paisaiaren oinarrizko elementu bat izateaz gain, ezinbestekoak ditugu basoak: animalia eta landare askoren bizitoki, lur emankorraren eta arnasten dugun oxigenoaren iturri, karbono dioxidoaren biltegi eta etxe askoren erregai dira. Gure basoek klima aldaketaren tenperaturak baretu eta ibai eta erreken osasuna bermatzen dute, baina baita aisialdirako leku atseginak eskaintzen dizkigute eta baso jabeei diru iturri osagarria ematen diete.
Asko dira gutako bakoitzak disfrutatzen ditugun onurak eta horregatik zaindu beharreko lekuak dira.
Azken hamarkadetan aldiz, gure larre, mendi eta erreka inguruak modu intentsiboan ustiatzen diren landaketek okupatu dituzte. Kanpoko espezieen monolaborantzak, matarrasak, mendi-bide txikituak, lur emankorren galera…
Epe ertain-luzera onurak baino, kalte gehiago dakartzan basogintza eredua da nagusi gaur egun.