Ekintzak

Barrutialdeko ikastetxean solasaldia

2024-12-08

Azaroaren 12an Barrutialdeko 1. DBHko ikasleekin solasaldi ederra izan genuen gure elkartearen helburuak eta Busturialdeko basoen egoera azaltzeko. Izan ere, komunitaterako proiektuaren baitan eta BaSOSekin elkarlanean, bertoko basoen gaia lantzea erabaki dute. Alde batetik, ezkurrak bildu eta erein dituzte etorkizunean landatzeko helburuarekin. Bestalde, diru bilketa jartzeko intentzioa daukate BaSOS elkarteari ekonomikoki laguntzeko.

Eskerrik asko Barrutialdeko ikasle eta irakasleei!

Elkarbanatu

Kamisetak