Abenduaren 28an Ordorikako lursailean 1. landaketa egin genuen!
2025-01-08
Urtea ondo amaitzeko, aurten erosi dugun lursailean 1. landaketa egin genuen giro ezin hobean. Goizeko 09.00retan parkiñean lotu ginen eta denon artean landareak, babesleak, taketak eta atxurrak igo genituen. Gora heldu orduko, gorputza epelduta geneukan eta azalpen batzuen ondoren, landatzen jarri ginen. 12.00etan hamaiketako txiki bat egin genuen indarrak berreskuratu eta gure artean solasteko eta berriro lanean ipini ginen 14.00ak arte. Nahiz eta gure helburua 300 landare sartzea zen, azkenean 400 bat landatu genituen! Beraz, eskerrik asko hurbildu zineten guztioi eta hurrengorarte!
Baso barik eztau!